Ro-ro ontzi

Ate irekia duen Roll-on/roll-off itsasontzia.

Ro-ro ontziak[1] (ibilgailuak eta plataformak garraiatzeko ontzia edo gurpil bidez kargatzeko ontzia[1]) , gurpildun karga eramateko diseinatuta dauden ontziak dira, hala nola kotxeak, motozikletak, kamioiak eta autobusak. Itsasontziaren bizkarretara zuzenean barrura eta kanpora gidatzen dira, ibilgailuen gurpilekin edo beste ibilgailu batez bultzatuta. Ro-Ro ontziak lift-on/lift-off ontziekin ezberdintzen dira, azkeneko hauek garabiak erabiltzen dituztelako kargatzeko eta deskargatzeko.

Ro-Ro ontziak beraien arrapala propioekin eraikita egon daitezke edo portu berezietara doaz (hauetan karga eta deskargatzeko medio espezifikoak dituzte), gurpildun ibilgailuak beraien kabuz ontzira igo edo jaitsi daitezen. Distantzia txikiak nabigatzen dituzten arrapaladun ferry txikiak ez dira Ro-Ro ontzitzat hartzen, ozeanoak gurutzatzen dituzten itsasontzi handiak deitzen baitira Ro-Ro, ferry modura ezagutzen direnak, RoPax teknikoki. Arrapalak eta ateak txopan, brankan edo aldeetan kokatzen dira.

Lehenengo ibilgailuak zama orokorreko ontzietan eramaten ziren arren, ibilgailuak gidatzen zamatzearen abantailak ikusita, garabirik erabili gabe, lehenengo tren-ferryak egin ziren eta gero Ro-Ro ontzi ezberdinak.

  1. a b Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004]

Developed by StudentB